MINBIZIAREN AURKAKO BORROKA GUZTION EGINKIZUNA DA

Hiru gizonetik batek eta lau emakumetik batek minbizia izango dute. Zure enpresak zerbait egin dezake gai honetan, eta laguntza eman dezake Espainiako lehen arazo soziosanitarioa –minbizia, alegia– gutxitzen.

AECC-REKIN BAT EGITEN DUZUNEAN, PERTSONEN BIZITZA HOBETZEN DUZU.

Minbiziari era integralean heltzen diogu, oraina hobetzen dugu eta gure gizartearen etorkizunean inbertitzen dugu. Gure beharra duten horiengandik gertu egiten dugu, estatu osoan gaude eta.

ARRETA PERTSONALIZATUA ETA INDIBIDUALIZATUA

ARRETA PERTSONALIZATUA ETA INDIBIDUALIZATUA

52 egoitza, Espainiako probintzia guztietan banatuta; 800 profesional baino gehiago, eta 22.000 boluntariotik gora.

PAZIENTEAREN ARABERAKO IKERKETA

PAZIENTEAREN ARABERAKO IKERKETA

Kalitatezko proiektuak eta prozesu gardenak, AENORek ziurtatuta.

OSASUNARI BURUZKO HEZKUNZA EMATEN DUGU

OSASUNARI BURUZKO HEZKUNZA EMATEN DUGU

Bizi-ohitura osasungarrien aldeko kultura-aldaketa lortzeko lanean ari gara, prebentzioa hobetze aldera.

ZER ABANTAILA EKARRIKO DIZKIZU?

Minbiziaren aurka borrokatzea denontzako da onuragarria, gertuen dituzuenetatik hasita.

  • Izan zaitez aktibo minbiziaren aurkako borrokan, zure enpresaren misioaren bitartez.

  • Hobetu zure langileen, bezeroen eta hornitzaileen osasuna eta hurbildu laguntza behar dutenei.

  • Onura fiskalak ditu, ekarpen ekonomikoen portzentaje bat kenkari izango delako.

NOLA LAGUNDU DEZAKET?

Zure enpresa solidario bihurtzeko modu asko dago; aukeratu ondoen egokitzen zaizuna

Laguntzeko moduak:

  • Sustatu zure langileen osasuna –  Hartu parte “Zure osasunak du lehentasuna” doako programan informazio gehiago

  • Egin enpresa bazkide – aldizkako ekarpen ekonomiko batekin, zuk erabaki zenbat eman eta noiz bihurtu bazkide (enlaza a formulario socios)

  • Egin donazio bat – donazio puntual bat egin dezakezu, zuk aukeratu kantitatea. Egin donazioa orain (enlaza a formulario donaciones)

  • Hartu parte gure boluntariotza korporatiboaren programan informazio gehiago

  • Zure erara. Proiektu bat babestu nahi duzu, zerbitzu bat eman, edo buruan beste zerbait daukazu? Jarri gurekin harremanetan: leku bakarrean ezarritako enpresa bat bazara, jarri harremanetan gertuen duzun AECCren egoitzarekin, bilatu egoitza, herrialde mailako enpresa bat zuzentzen baduzu, idatz iezaguzu: empresas@contraelcancer.es

EZAGUTU GUREKIN BAT EGIN DUTENAK

Urteetan harreman estua sortu dugu gure lana babesten duten konpainia askorekin. 2016. urtean, hurrengo hauen laguntza eskertu behar dugu: