Vitoria-Gasteizek marka hautsi du, 3.200 parte-hartzaile izan baititu, eta 54.518 €bildu ditu Minbiziaren aurkako hamargarren martxan
Minbizia da heriotza-kausa nagusia Euskadin. 2030ean, 2 gizonetik 1ek eta 3 emakumetik 1ek minbizia izango dute. Errealitate hau aldatzeko asmoz, Minbiziaren Aurka Araban elkarteak ikerkuntzan egindako inbertsioa biderkatzeko proposamena dauka. Hori dela eta, bihotz-bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu Minbiziaren Aurkako Martxan lagundu duten entitateei, enpresei, elkarteei, hedabideei eta pertsonei. Bildutako guztiarekin ikerkuntza-proiektuak sustatzen jarraituko dugu, proiektu horiek pertsona askoren diagnostikoak eta tratamenduak hobetzeko oso lagungarriak direlako.
Aurten oso edizio berezia ospatu dugu, hamargarrena, eta, gainera, inoizko erregistrorik onena izan dugu: 3.200 parte-hartzaile izan ditugu eta 54.518,12 € bildu ditugu.
Bildu dugun dirua Maria Arechederra ikerlariaren proiektura bideratuko dugu. Ikerlaria CIMA-Nafarroako Unibertsitatean estrategia berritzaileak garatzen ari da gibeleko minbiziaren diagnostiko goiztiarrerako eta tratamendurako. Izan ere, gaur egun gibeleko minbizia duten pertsonen biziraupena oso baxua da. Horrez gain, diruz lagunduko dugu doktoratu aurreko ikerlari gazte bat, bere lana garatu dezan 2024tik 2027ra.
Miren Bilbaok, Minbiziaren Aurka Araban elkarteko lehendakariak, denen parte-hartzea eskertu du: "Historiako marea berde handiena lortu dugu, eta are garrantzitsuagoa dena, zuen laguntzarekin gure bi helburu handienak lortzeko bidean gaude: alde batetik, ikerketaren bitartez, minbizia dutenen % 70ek bizirik jarraitzea, eta, bestetik, pertsona gehiagorengana iristea, zerbitzu gehiago eta hobeak eskainiz".
Elkartetik eskertu nahi dugu urte hauetan guztietan honako babesle ofizialek eduki duten inplikazioa: Gasteizko Udala, Vital Fundazioa eta El Corte Ingles.
Horrez gainera, honako enpresa babesleen laguntza eskertu nahi dugu: Michelin Fundazioa, Lea, Mercedes-Benz Gasteiz, Aernnova, Vidrala, Amurrio Ferrocarril y Equipos, The Bost jatetxea, Just Drive, Ford Garage Modernoa, Inprotop eta Conchi harategiak.
Halaber, urtez urte laguntzen digutenei eskerrak eman nahi dizkiegu: Eroski, Arabako Gurutze Gorria, Artepan, Arco Sistemak, Baskonia-Alaves Fundazioa, Altafit, Solan de Cabras, Bakh, Carlota Urdaitegia, Ser Vitoria, Radio Vitoria, El Correo, Radio Gorbea, Onda Cero, Tuvisa, Boilur, Hobea, La Union jatetxea, Eguren Ugarte, Hazi Fundazioa, JG eta Natuber.
Hori gutxi balitz bezala, eskerrak eman nahi dizkiegu Minbiziaren Martxa zabaltzen aritu diren entitateei: Zentro Erregionalen Arabako Federazioa, Arabako Futbol Federazioa, La Peña Vitoriana, CD Aurrera, CD Ariznabarra, La Blanca Atletismo-Kluba, Estadio Fundazioa, Running Fiz, Gazteiz Mendi Taldea, Viral Padel, Gateizko Elizbarrutia, Secot-profesionalak senior, Hirukide, Ajebask, FAPACNE Las 4 Torres elkartea, Guraso Elkarteen Federazioa. Honako ikastetxeei ere eskerrak eman nahi dizkiegu: Vera Cruz, Presentación de María, Marianistas, Escolapios Calasanz, Escolapia-Paula Montal, San Viator, Corazonistas, Sagrado Corazón Carmelitas eta Egibide. Azkenik eskerrak eman nahi dizkiegu EHUri eta EUNEIZi.