Minbiziaren Aurka Gipuzkoan “Minbiziaren Aurkako Bus Aktiboa” aurkeztu du Zarautzen

Guipúzcoa - 11/03/2022

“Minbiziaren Aurkako Bus Aktiboa” aurkeztu da Zarauzko Udaleko udalbatza aretoan. Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko ideia aitzindaria da. Helburu bera duen autobus bat Donostiako kaleak zeharkatzen ari da gaur egun, aurreko urteko udan martxan jarri zenetik. Autobus honek herriko kaleak zeharkatuko ditu elkartearen egoitzen eta doako zerbitzuen berri emateko helburuarekin.

Malekoian egon den autobusean, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-en zerbitzuen inguruko informazioa ikus daiteke. Hau guztia, pazienteek zein senideek elkartea ezagutzeko, non dagoen jakiteko eta bertan lan egiten duten profesionalengana ailegatzeko informazio guztia eskaintzeko asmoz.

Hauek dira elkarteak eskaintzen dituen doako zerbitzuetako batzuk eta “Minbiziaren Aurkako Bus Aktiboan” irakur daitezkeenak: laguntza psikologikoa, material ortopedikoaren mailegua, laneko bajen eta laguntzen kudeaketa, pazienteentzako eta senideentzako harrera pisua, erretzeari uzteko terapia eta ikerketaren finantzaketa.

Ekintza hau enpresa laguntzaileen ekarpenei esker gauzatu ahal izan da: LABORAL Kutxa, Larrañaga Farmazia, Urkabe Benetan, Delteco eta Zarautz Serigrafia.  Kolaboratzaile hauen lana ere ezinbestekoa izan da: Callate la Boca enpresa, ekintzaren irudiaren diseinua sortuz, Up To You agentzia, ekitaldiaren antolaketan lagunduz eta Hasitago Komunikazio Agentzia, autobusaren diseinuan lagundu eta proiektuaren goiburua sortuz: “Minbiziaren Aurka batera bidaiatzen dugu”.

Autobusa Zarauzko kaleetatik ibiliko den arren, zabaltzen duen mezua herria bisitatzen duten pertsona guztiei zuzenduta dagoela adierazi nahi du Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-ek. Elkartearen ideia aitzindari hau, joan den udan Donostian hasitakoa, probintziako herri gehiagotara zabaltzea nahi da.

Enpresa laguntzaileen honako ordezkariak egon dira proiektuaren aurkezpenean: Mari Jose Martínez (LABORAL Kutxa), Elixabete Larrañaga (Larrañaga Farmazia), Guillermo García (Urkabe Benetan), Ana Aranbarri (Delteco) eta Amaia Sánchez (Zarautz Serigrafia).  Proiektu hau aurrera eramaten lagundu duten enpresen hainbat ordezkari ere bertan izan dira: Óscar Casla (Callate la Boca) eta Irune Zubiaurre (Up To You).

Xabier Txurruka, Zarauzko Alkateak aurkezpen ekitaldia ireki du, elkarteak egindako lana eskertuz eta baloratuz. Proiektu honen aurkezpenean, Ainara Nuñez-ek aurkeztutakoa, Juan Manuel Sanzo, Gipuzkoako Osasun Arloko Lurralde Ordezkariak, Begoña Crespo, Urola Kostako Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko presidentea eta Marisa Arriola, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-eko presidentea, hartu dute parte. “Hau, elkarteko presidente gisa egiten dudan lehen ekitaldi ofiziala da eta oso pozik nago. Eskerrak eman nahi dizkiegu Urola Kostako boluntarioei eta bazkideei, bidai hunkigarri hau posible egiten dutelako” azpimarratu du Arriolak.

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días