Minbiziaren Aurka Gipuzkoan 2021eko Ikerketarako Lagutzak aurkeztu ditu

Guipúzcoa - 11/11/2021

Gaur goizean, LAB AECC Laguntza bat eman zaio Lorea Blázquez doktoreari, eta AECC 2021 praktika-programarako hiru laguntza eman zaizkio Garazi Urio, Andoni Saenz eta Oier Etxezarretari. Lehenengo biak ezin izan dute ekitaldian egon lan arazoetatik. Ekitaldia Minbiziaren Aurkako Gune Bizian izan da, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Donostian duen egoitzan, eta bertan izan dira Julio Arrizabalaga doktorea, Biodonostia Osasun Ikerketa Instituaren (IIS Biodonostia) zuzendaria, eta Juan M. Ormazabal, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-eko presidentea.

 

Laborategiko laguntza (LAB AECC 2021) Lorea Blázquez doktoreari

Lorea Blázquez doktoreari emandako Laborategiko Laguntzaren helburua, sortzen ari diren taldeei laguntzea da, orientazio translazional argiko minbiziaren ikerketa-ildoak sendotzeko. 3 urteko iraupena izango du eta 246.800 € izango ditu proiektuari aurre egiteko.

Horri guztiari esker, Lorea Blázquez doktoreak, IIS Biodonostiako ikertzaileak, bere ikerketa-talde gaztea sendotu ahal izango du, eta medikuntza pertsonalizatuko eta zehaztasuneko estrategia berrien sorkuntzan aurrera egin ahal izango du, glioblastoma multiformea tratatzeko, hau da, helduetan ohikoena den garuneko minbizia. Horretarako, tumore hori garatzen laguntzen duten asaldura espezifikoak aztertuko dituzte, helburu terapeutiko gisa erabiltzeko, hau da, tratamendu berriekin jarduteko puntuak ezagutuz.

 

Laborategiko Praktiken Programarako Laguntza

Laguntza horiekin, Garazi Urio, Ander Saenz eta Oier Etxeberriak praktikak egin ahal izan dituzte 2021eko udan IIS Biodonostiako instalazioetan.

Praktika horien helburua unibertsitateko ikasleei ikerketa biomedikoaren errealitatea hurbiltzea da, haien prestakuntza minbiziaren ikerketa-laborategi batean praktikak eginez osatzeko. Osasun-zientzien arloko unibertsitate-ikasleei zuzenduta daude.

 

Ikerketaren garrantzia

Ikerketa funtsezkoa da minbiziari aurre egiteko, eta, horregatik, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan bultzatu egiten du.

Azken 4 urteetan, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan 3,3 milioi euro bideratu ditu ikerketara. Hori, hein handi batean, bazkideek, emaileek eta enpresek egiten dituzten ekarpenei esker lortu da. Nazio-mailan, ikerketarako aurten emandako Laguntzak 20 milioi euro ingurkoak izan dira, 186 proiektutan banatuta.

Gaur bertan ireki da minbizia ikertzeko 2022ko Laguntzen ikerketarako deialdian izena emateko epea (https://www.contraelcancer.es/es/area-investigador/ayudas). Besteak beste, Junior Klinikako Laguntzak lurralde guztietara zabaltzea da deialdi honen berrikuntzetako bat.

Laguntza hauen helburu nagusiak honako hauek dira: talentu ikertzaileari laguntzea bere lan-egonkortasuna bermatzeko, ikerketa klinikoa bultzatzea eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzea laguntza espezifikoekin.

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días