Minbiziaren Aurka Araban 200.000 euro bideratuko ditu María Arechederra doktorearen gibeleko minbizia ikertzeko proiekturako

Álava - 02/06/2023

 Minbiziaren Aurkako Elkarteak 2022ko ikerketarako laguntzak eman ditu. Guztira, 24,5 milioi euro inguru eman dira 195 laguntzen bidez. Helburua da minbizia duten pertsonen batez besteko biziraupena % 70era handitzea 2030erako, eta ikerketaren emaitzak pazientearengana eramatea.

Laguntza guztietatik, 200.000 euro bideratuko ditu Minbiziaren Aurka Araba elkarteak María Arechederra doktorearen gibeleko minbizia ikertzeko proiekturako. Proiektu hori Carmen Berasain doktoreak Nafarroako Unibertsitateko CIMAn zuzentzen duen lantaldekoa da.

CIMAren Hepatologia Programan gibeleko gaixotasunak ikertzen dira. Zehazki, proiektu honetan helduen artean ohikoenak diren gibeleko bi tumoreak aztertuko dira —hepatokartzinoma eta kolangiokartzinoma— , heriotza eragileak laugarren tokian.

Ekitaldian parte hartu dute Maria Arechederra eta Carmen Berasain, doktoreek, Naiara Cambas, Minbiziaren Aurkako Elkartearen Fundazio Zientifikoko Dibulgazio Zientifiko zuzendariak; Miren Bilbao Minbiziaren Aurkako Araba elkarteko presidenteak, Gorka Orive presidenteordeak eta Maria Angeles García Fidalgo,, Zuzendaritza Batzordeko kideak.

Miren Bilbao presidenteak azpimarratu du Arechederra doktoreak orain arte egindako “lan handia, gibeleko minbizia goiz detektatzeko funtsezko aurrerapenei dagokienez”. Era berean, animatu du “gibeleko minbizia duten pazienteen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duen lan bikain honekin jarraitzera”. Halaber, gaineratu du “elkartetik ikerketa hau eta beste batzuk bultzatzen jarraituko dela, haien esku baitago biziraupena handitzea”.

Bestalde, Maria Arechederra doktoreak Minbiziaren Aurka Araban elkarteak emandako laguntza eskertu du, eta azaldu du “gibeleko minbizia goiz detektatzeko biopsia likidoaren estrategia berrien inguruko ikerketak diagnostikoa aurreratzea eta pronostikoa hobetzea ahalbidetuko duela”. Gaineratu du estrategia terapeutiko berriak ebaluatu nahi dituztela, “tumore-zeluletarako funtsezkoa den SLU7 proteina ezabatzean oinarrituta”.

 

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días