Marisa Arriola, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko presidente berria

Guipúzcoa - 07/03/2022

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkartearen Kontseilu Betearazle Berria aurkeztu da gaur. Horretarako, aurkezpen ekitaldi bat egin da Donostiako Minbiziaren Aurkako Gune Bizian. Prentsaurrekoan Katty Nevado, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-eko koordinatzailea eta Marisa Arriola, Elkarteko presidente berria izan dira.

Joan den azaroan, Elkartearen barne araudi eta prozesuei jarraituz, Gipuzkoako Probintzia Kontseilu Betearazleko presidente berria aukeratzeko prozesua ireki zen. Prozesu horren ondoren, Marisa Arriola Nieto, BIC Gipuzkoako zuzendaria, aukeratu zuten Minbiziaren Aurka Gipuzkoan presidente izateko.

Arriolak ibilbide profesional luzea eta askotarikoa du. BIC Gipuzkoako zuzendari karguaz gain, Bilboko Deustoko Unibertsitateko MBA-EMBAko Ekintzailetza eta Intraekintzailetzako irakasle ere bada. Era berean, irakasle gonbidatua da EHUko Erakundeen Psikologia eta Esku Hartze Psikosoziala Masterrean, eta hitzaldi ugari eman ditu ikastetxe eta erakundeetan ekintzailetza eta intraekintzailetza estrategiari buruz, bai nazio mailan, bai nazioartean.

Arriola harro eta pozik agertu da Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-eko presidente berria izateagatik, eta adierazi du onkologia medikoaren munduarekin zerikusia duten pertsonez osatutako talde batek lagunduko diola. Hauek dira elkarteko Probintzia Kontseilu berriko kideak, Marisa Arriolarekin batera:

-        Julia Salaverria Monfort (presidentordea).

-        Enrique Pina Rubio (idazkaria).

-        Pedro Esnaola Latasa (diruzaina).

-        Gustavo Pego Reigosa (batzordekidea).

-        Joana Pérez Tejada (batzordekidea).

“Indartu nahi dugu, eta askoz ere zeregin garrantzitsuagoa izan Eskualde Batzarretan, baita Gipuzkoa hiri handitzat hartzea ere. Gure helburuetako bat,  enpresa-munduan oihartzun handiagoa lortzea da, Gipuzkoan minbiziari buruzko ikerketari laguntzeko ildoa sustatzea eta erakundeen munduarekiko hurbiltasun handiagoa indartzea, azpimarratu du Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko presidenta berriak.

 Minbiziaren Aurka Gipuzkoan, 30 urtetik gorako historia

Bestalde, Nevadok nabarmendu nahi izan du elkarteak duela 30 urte baino gehiagotik egiten duen lana, minbizia duten Gipuzkoako pertsonentzat eta beraien senideentzat: “Ez dugu bakarrik pazienteei eta senideei doako zerbitzuak eta arreta eskaintzen, prebentzio arlotik ere lan egiten dugu. Lan hori egiteko, bizi-ohitura osasungarriak zabaltzen ditugu, minbizia bezalako gaixotasunei aurrea hartzeko formula gisa”.

Egunero, Elkarteko profesionalen taldeak lan egiten du Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko zerbitzuak eta doako arreta behar duten pertsonei laguntzen jarraitzeko. Horregatik, hainbat proiektu abian jartzen ari dira, laguntza-lan horrekin jarraitu ahal izateko.

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días