koloneko minbizia kasuen % 90ean sendatzen da, garaiz detektatuz gero
Koloneko Minbiziaraen Aurkako Munduko Egunaren aurrean, martxoaren 31n, Minbiziaren Aurkako Araban Elkarteak gogorarazi du minbizi mota horren arrisku-faktore nagusiak direla adina, sedentarismoa, elikadura txarra eta tabakoaren kontsumoa eta alkohola. Euskadin, koloneko minbizia da gizonetan eta emakumeetan intzidentzia handiena duela (2.181 kasu berri diagnostikatu ziren 2022an, eta horietatik 316 Araban). Garaiz detektatuz gero, koloneko minbizia kasuen % 90ean sendatzen da.
Herritarrak bizi-ohitura osasungarriak izan eta baheketa-programetan parte hartzera animatzeko helburu, Minbiziaren Aurkako Elkarteak abian karri du “Koloneko Minbiziaren Aurka, altxa ipurdia” kanpaina. Gorka Aginagalde aktoreak, Gasteizko Mendi Klubak eta Vitora-gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako ikasle eta irakasle boluntarioek bat egin dute kanpainarekin. Kanpaina horren bitartez, animatu nahi dute eserita gera ez gaitezen eta jarduera fisikoa egitera. Aspimarratu nahi dute zer garrantzitsua den ere 50 eta 69 urte bitarteko biztanleriak gorozkietan ezkutatutako odol testa egin dezan prebenitzeko.
Minbiziaren Aurka Araban elkartea kalera aterako da oste gun eta ostiral honetan, arrisku-faktoreen berri emateko. Gaur Olagibelgo osasun zentroaren ondoan egongo da 10:00etatik 13:00etara eta, bihar, Loma Jenaralaren plazan, 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara.
Euskal Autonomía Erkidegoan Kolon eta Ondesteko Minbiziaren Prebentziorako Programa dugu, 50 eta 69 urte bitarteko gizonei eta emakumeei zuzendua. Programa horren bidez, adin horretako pertsonek kit bat jasotzen dute etxean, gorozkietan ezkutatutako odolaren testa. Horri esker, azkar eta erraz har daiteke lagin bat, ondoren osasun-zentroko postontzira eramateko. Aztertu ondoren, emaitzei buruzko informazioa emango zaio pertsonari.
Miren Bilbaok, Minbiziaren Aurka Araban elkartearen presidenteak, honakoa azaldu du: “gure erkidegoan, beste autonomía-erkidego batzuekin alderatuta, Estatu osoko parte-hartzeari buruzko daturik onenetako bat dugu, 50 eta 69 urte bitarteko arrsiku-adin horretan dagoen biztanleriaren %82,1ek ziurtatzen baitu proba egingo duela. Hori guztia Osakidetzaren Detekzio Goiztiarreko Programari eta urteetan zehar elkarrekin egiten ari garen dibulgazio-lanari esker izan da”.
Elkartea informazio emateko programa bat garatzen ari da etorkinei zuzenduta, kolektibo horren artean kolon-baheketetan parte-hartzea areagotzeko. Larunbatan, Aldabeko gizarte-etxean, 17:00etan, marokoar komunitatearentzako elkartearen hitzaldia izango da.
Koloneko minbizia prebenitzeko, adinarekin batera handitzen diren arrisku-faktoreak kontuan hartzearen garrantzia azpimarratzen da. “Hartara, elikadura zaindu behar dugu, zuntz ugariko elikagaien kontsumoa handituz 8fruta, barazki eta zereal integralak) eta animalia-gantzak (haragi gorraika) murriztuz; horietaz gain, alkohola eta tabakoa saihestu behar dira eta ariketa fisikoa aldkiza egin”.
Azterlana
Minbiziaren Aurkako Elkarteak “Kolon-ondesteko Minbiziaren Pupulazioaren Baheketa Programei buruzko Azterlana” aurkeztu du, 50 eta 69 urte bitarteko biztanleek programaren inguruan duten pertzepzioa eta jarrerak ezagutzeko.
Euskadiri dagokionez, nabarmentzekoa da programaren berri duten edo entzun duten pertsonen ehuneko oso handia (% 89,2). Hala ere, azterlanean parte hartu dutenen % 67,2k uste du arrisku personal txikia edo oso txikia duela bizitzan zehar kolon eta ondesteko minbizia diagnostikatzeko. % 82k diote proba egin dutela (Espainako batez bestekoa -% 62,5%- baino askoz ere ehuneko handiaagoa.
Proba egin ez duten lagunen artean, arrazoi nagusiak lotuta daude sintoma faltarekin edo osasuntsu egotearekin, gonbidapen ofizialik jaso ez izanarekin eta ahaztearekin edo utzikeriarekin; bata emaitzaren beldura ere.
Test hau proba azkarra da, ez da inbaditzailea eta ez du minik egiten. Ikusten ez den odolik dagoen zehazten saiatzen da, tumore gaizto bat eragin dezaketen polipoak edo koloneko lesioak garaiz detektatzea helburu.