IX. Minbiziaren Aurka Araban. Urriak, 1

Álava - 08/09/2023

Hemen da berriz minbiziaren aurkako Gasteizko martxa, urriaren 1ean!*.. Minbiziaren Aurka Araban elkartetik antolatuta eta Vitoria-Gasteiz udala, Vital Fundazioa eta El Corte Ingles babeslearekin,  martxak izaera ludikoa ere badu kirol proba izateaz gain, ez da lehiakorra eta lagundu nahi duten pertsona guztientzat dago irekita.

11:30ean hasiko da, Arka plazatik, Armentiarako joan-etorriko 6 kilometroko ibilbide egiteko. Elkarteak iazko errekorra gaindituko dela aurreikusi du, hau da, 2.500 parte-hartzailetik gora izango direla. Proba amaitutakoan, Plaza Barrian pintxopote solidarioa eta Zumba eta Gbox klaseak izango dira.

Izena emateak bihartik, irailak 7, hasita eta irailaren 27ra arte egin daitezke www.fundacionvital.eus webgunean edo aurrez aurre El Corte Ingleseko kirol dendan irailaren 30era arte. Plaza librerik geratuko balitz, azken orduan eman liteke izena, irteeran bertan. Prezioa 10 €-koa da, eta bildutako guztia ikerketa-proiektuetara bideratuko da oso-osorik. Izena emanez gero banatuko diren elastikoak eta oroigarri poltsak, El Corte Ingleseko kirol dendan bertan banatuko dira irailaren 28an eta 29an, 10:00etatik 21:00etara eta 30ean 10:00etatik 14:00etara.

Minbiziaren Aurkako Arabako Elkarteko presidenteak, Miren Bilbaok, gogorarazi duenez,  “minbizia duten pertsonek ikerketa gehiago behar dute, haren esku dagoelako biziraupenak gora egitea, eta urtero giro berezia sortzen duen jarduera honetan parte hartzera animatu du, eta, batez ere, gaixotasun guztien kausa delako”. Bizi-ohitura osasungarriei eustearen garrantzia ere gogorarazi du, izan ere, horrela eginez gero, “minbizi kasuen % 40 inguru” saihestu daitezke eta.

Minbiziaren Aukako Martxan jarri!

 

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días