Amurrioko minbiziaren aurkako martxa irailearen 29an izango da

- 25/09/2024

 

Amurriok aurten ere elkartasuna adierazi nahi du minbizia duten pertsonekin eta haien familiekin, Minbiziaren Aurkako Martxaren bosgarren edizioa iIrailearen 29an, igandea, izango da, 10:00etatik aurrera, eta bildutako dirua  ikerketara bideratuko da.

Amurrioko Aurreraka Emakume Elkarteak antolatu du martxa, Minbiziaren Aurkako Araban elkartearekin, Amurrioko Udalarekin eta El Correo-rekin elkarlanean.

"Ikerketa babesten jarraitu behar dugu minbizia duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko, eta 2030ean biziraupenaren % 70 lortzeko erronka lortu behar dugu. Gizarte osoaren babesarekin ziur gaude lortuko dugula ", adierazi dute Minbiziaren Aurkako Arabako Elkartekoek, eta Aurreraka Emakumeen Elkartearen eta herri osoaren elkartasuna eta laguntza eskertu nahi izan dute.

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días