TABAKOARI AGUR
  DESPÍDETE DEL TABACO  

% 60KO ARRAKASTA-TASA

Tabakoari agur esateko garaia iritsi da. Aukera paregabea eskaintzen dizugu. AECC Gipuzkoan 40 urteko esperientzia dugu erretzaileei tabakoa uzteko prozesu hori presentziaz, online edo RespirAPPren laguntzarekin egiten laguntzeko.

Zerbitzua doakoa da eta AECC Gipuzkoak hainbat eskualdetan dituen 6 egoitzetan eskaintzen da:

Donostia (Riberas de Loiola)                  Tolosa

Irun                                                           Zumarraga

Eibar                                                         Zarautz

Terapia-saio presentzialak

 

Erretzeari uzteko terapia-saioak banakakoak edo taldekoak izan daitezke, eta tabakismoan aditua den psikologo batek zuzenduko ditu beti.

- Banakakoak: profesionalen prestasunaren arabera finkatzen dira saioak, aldez aurretik hitzordua eskatuta.

- Taldekakoak: talde-saioek tabakoa utzi nahi duen pertsona motibatzen laguntzen dute, eta orduak/egunak aldatu egiten dira egoitzaren arabera. Galde iezaguzu.

Tabakoa uzteko saio horiek doakoak dira erabat, eta kasu bakoitzaren arabera pertsonalizatzen dira.

Laguntza aurrez aurre jaso nahi baduzu, deitu 943 45 77 22 telefonora.

Online terapia

Gaur egungo pandemia-egoeran eta denbora/joan-etorria mugatua duten pertsonentzat, on line aukera egokia da talde-terapiako tailer hau jasotzeko.

Guztira 8 saio izanen dira. 

Izena emateko azken eguna: irailak 10.

Aukeratu zure denborari hobekien egokitzen zaion ordutegia:

Astelehenero: 15:00 - 16:30

Asteartero: 11:30 – 13:00

Asteazkenero: 17:00 - 18:30

RespirAPP

 

Lau asteko prozesu osoa eskaintzen du “RespirApp” sistemak, erretzeari uzteko AECCren doako aplikazioak. Horri esker, erabiltzaileak bere jardueraren kontrol pertsonala egin dezake eta sare sozialetan duen esperientzia partekatu. Zigarro gutxiago kontsumitzen hasten da, eta berriz ez kontsumitzen hasten da.

Sakatu hemen aplikazioa jaisteko.

Enpresak

 

Zure enpresak talde bat sor dezake erretzeari uzteko prest dauden pertsonen artean. Gure esperientziak oso eraginkorrak izan dira Gipuzkoan. Jarri gurekin harremanetan, eta zure lan-eremuan ezartzeko modurik onena zein den aztertuko dugu.

Indar, ABB NIessen, Panelfisa eta Lamourous F. Matia enpresek emaitza oso onak izan dituzte zerbitzu honetan.

Infocancer 24 horas telefono 900100036
Atención gratuita 24h - 7 días